
Leireko San Salbatore
Leire, Navarre
History
Eskeko ordenak Euskal Herrian izan zuten hedapena oso berantiarra izan zen. Gasteizen izan ezik, frantziskotarrek, domingotarrek eta agustindarrek ez zuten oso berandu arte izan monasteriorik, ez Araban (San Julian de Piedrolako frantziskotarren komentua, Kanpezu eta San Andres de Muga, Bastida, XV. mendean), eta ez Bizkaian (Bermeon eta Lekeition frantziskotarren komentu bat eta domingotarren emakumezkoen komentu bat sortu ziren XIV. mendearen erdialdetik aurrera). XV. mendearen bukaeraraino itxaron beharko da Bilbo inguruan frantziskotarren eta domingotarren monasterioak sor zitezen; lehentxeago beste monasterio frantziskotar bat sortu zen Urduñan. Donostian, berriz, frantziskotarrek XVI. mendearen hasiera arte ez zuten ahaleginik egin bertan komentu bat sortzeko. Hala ere, XIII. mendearen lehen erdialdean Donostian moja agustindarrek sortua zuten dagoeneko San Bartolomeren komentua. XVI. mendearen hasieran sortu ziren, hain zuzen ere, Sasiolako San Frantzisko komentua (Deba) eta Arantzazuko Ama Birjinarena (Oñati). Nafarroan, eskeko ordenek XIII. mendeaz geroztik hartua zuten egoitza Nafarroako Erresumako hiri nagusietan (Iruñea, Lizarra, Tutera, etab.).
From Wikipedia, CC BY-SA